XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

KANILLO ARRANTZALEA ETA KANILLOTXIKI Munduan beste asko bezala, herri batetan Kanillo izena zuen arrantzale bat bizi zen.

Egun batetan, itsasoan arrantzan zebilela, bisigu bat atera zuen.

Bisiguak esan zion libre utz zezala.

Baina Kanillok ez zion utzi nahi.

Orduan, bisiguak esan zion: - Libre uzten banauk, aberastu egingo haut.

Atzera itsasora bota zuen bisigu hura.

Eta gero sekularako aberastu zen.

Baina laister, ondasun guztiak jan, eta berriro arrantzari ekin beharrean gertatu zen.

Berriz ere lehengo bisigua atera zuen.

Eta bisigu hark esan zion: - Gaur etxerakoan bidera lehenengo ateratzen zaian gauza ematen badidak, egundainoko aberastuko haut.